blogak

Sustatu

Web eduki jakin baten presentzia doan ziurtatzeko bide bat

eGarante Espainiako zerbitzu juridiko-teknologiko bat da eta, besteak beste, Interneteko eduki jakin batzuen baliagarritasuna ziurtatzeko balio du. Hau da, Interneteko orri jakin batean zera eta zera esaten duela gaur? ba bai, baina auskalo datorren astean aldatuko ote duten han zioena... Tira, ziurtagiri horiek profesionalki egiteko zerbitzua eskaintzen dute, baina horrekin batera, dohainik, web orri jakin baten "argazki zertifikatu" bat ateratzeko zerbitzua eskaintzen dizute.

Web jakin batean esandakoa ziurtatu nahi duzula? Ez dezatela gero borratu edo ukatu... Honela egin dezakezu:

  • Idatzi e-posta mezua websigned (a bildua) egarante.com helbidera.
  • Gaia: URL zehatza.
  • Erantzuna jasoko duzu gutxira gai honekin: [eGarante] Web Timestamp Acknowledge. Itsatsita izango du PDF bat ziurtagiriarekin.

Aprobat bat egin dugu, Sustatuk automatikoki biltzen duen Saretik albistegiaren URL-a (https://sustatu.eus/saretik/) eman genion zertifikatzeko zerbitzuaren joan den ostegun arratsaldean. Minutu gutxiren buruan jaso genuen erantzuna, PDF ziurtatuarekin. Hemen partekatzen dugu zuekin. Datu tekniko mordoa ikusiko duzue, orria geografikoki noren zerbitzarietan dagoen kokatua eta halakoak... eta orriaren irudi osoa, scroll eginda, itsatsita, bere testu eta argazkiekin.

Zerbitzuak funtzionatzen du halaber Twitterreko txio bat gordetzeko. Ohikoa da Twitter plataforman gauzak esan, damutu eta borratzea; eta kasu batzuetan esandako horiek legalki arazotsuak ere izan daitezke. Pantaila-irudiekin gordetzen ditugu batzuetan halakoak, baina interes berezia baduzu norbaitek zerbait esan duela zertifikatzeko, txioaren URL-a pasatuta eGarantera, bidaltzen dizute ziurtagiria (hau ere baieztatu dugu).

Oharra: eGarantek bere webgunean dioenez, Espainiako Goardia Zibila dute euren bezeroen artean. Jakinaren gainean zaudete, hemen azaltzen dugun doako zerbitzua erabiltzekotan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07