blogak

Sustatu

UEUren 50. Udako Ikastaroak prest daude

UEUren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten. Edizio berezia izatea nahi dute eta hori dela eta 22 jardunaldi eta topaketa antolatu dituzte hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Biarritzen egingo den “50 urte UEUgintzan” jardunaldiak emango die hasiera ikastaroei. Ikastaro guztien matrikula 10 eurokoa izango da eta izena eman daiteke Ueu.eus helbidean.

1.astea: ekainak 27-uztailak 1

2. astea: uztailak 4-8

3. astea: uztailak 11-15

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Pauline Guelle, UEUko zuzendaritzako kidea; Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna eta Kepa Sarasola, UEUko Zuzendaria Baionako aurkezpenean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07