blogak

Sustatu

UCSB unibertsitatean (California) Euskara eta euskal kulturako irakurlea hautatzeko deialdia zabalik abuztuaren 5 arte (2022-2024 ikasturteetarako)

Euskara eta Euskal Kultura irakasteko irakurle berria hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak. 2022-2023 ikasturtearen bigarren seihilekoan eta 2023-2024 ikasturtean University of California Santa Barbara unibertsitatean emango ditu eskolak. Eskaerak aurkezteko epea datorren astean amaituko da (abuztuak 5). Informaziorako kontaktua: irakurletzak@etxepare.eus | (+34) 943 02 34 07.

Amerikako Estatu Batuetako Santa Barbarako UCSB Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko prozesua irekita dauka Etxepare institutuak.

Betekizunak

  • Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta Euskarazko C1 (3HE) maila edo baliokidea izatea eta Ingeleseko C1 maila izatea.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira; baita euskararen 4. HE egiaztatuta izatea ere.

Lanpostu honetarako gehienez ere hogeita bi mila eta bostehun euroko aurrekontua dago, beti ere irakurlea iristen den dataren arabera doikuntza egon liteke. 2023-2024 ikasturterako eta ondorengoetarako hogeita bi mila eta bostehun euro (22.500€) izango da.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.

Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan eta Etxepare Institutuan:

  • Eneko Agirre Maiora / Lorea Hernandez (943023407 / irakurletzak@etxepare.eus)
  • Jendaurreko arreta: Andre Zigarrogileen plaza, 1, Tabakalera eraikina, 3. solairua, Donostia (20012).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07