blogak

Sustatu

Ttap aldizkariko elkarrizketak JarriONen eta telebistan ikus daitezke orain

Ttap aldizkari digitalaren bideoak JarriON aplikazioan ikus daitezke gaurdanik, eta ondorioz, Chromecast gailu bat tarteko dela, baita telebistan ere. Azken asteetako zazpi elkarrizketa agertu dira gaur aplikazioan.

Aurrerantzean, bideo esanguratsuak kargatuko dira JarriON-en Ttap-en agertu eta asteburua pasatutakoan. Hau da, Ttap-en edizioak ostiraletan kaleratzen dira, eta tarteko asteburua igarota, hurrengo astelehenean azalduko dira. Joan den ostiraleko bi elkarrizketa agertu dira horrela gaurko estreinaldiarekin:

  • Ainara Gurrutxaga aktorearekin egina
  • Iker Zabala arraunlaria, Soterako entrenatzailea.

Aurreko edukien artean, goiko argazkia egiteko balio izan duguna, Lara Izagirre zinema zuzendariari egindako elkarrizketa, besteak beste. Ez dira hauek Ttap-ek egiten dituen multimedia eduki bakarrak: bideo laburragoak ere egon ohi dira, baina kolaborazio honetarako elkarrizketa luzeagoek zentzu gehiago zutela erabaki dute, 30 minutu inguruko elkarrizketa bat telebistan kontsumitzeko hobea delakoan. Era berean, fikziozko bideo-produkzio bat ere ekoizten ari da Ttap, Gorabeherak izenekoa, datorren urtean agertuko dena aplikazioan. Orain, Gabonetako etena hartuko du aldizkari digitalak, eta urtarrilaren 10ean itzuliko dira hurrengo atalak (egun pare bat beranduago, JarriON-en ikusgai).

Ttap agertu ahal izatea JarriON-en eta telebistetan posible izan da JarriON aplikazioak berriki izan duen berrikuntzagatik. Sustatu Podcast sortzea ere horren ondorio bat izan da, eta ateak irekita ditu JarriON-ek beste bideo kanal eta podcastak sortzeko.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07