blogak

Sustatu

Trivial Gaua euskaraz, Baionan

Baionako Biltxoko elkarteak TRIVIAL GAUA antolatzen du abenduaren 19an, 19:00etan, Baionako Zizpa Gaztetxean. Osoki euskaraz antolatuko den kult.ura orokorreko joko horretan taldean jokatzen ahalko da, denen artean eta elkarren laguntzaz eginak izanen diren galdeei erantzunik onena asmatzeko

Honela iraganen da :  5 gai ezberdinei buruz galdera sortak izanen dira. 5 gai beraz eta 10na galdera gai bakoitz. Galdera bat = puntu bat. Haatik, gai bat hautatu beharko da « gai kuttun » gisa eta gai horretan irabazi puntuak bikoiztuko dira. Bukaeran, puntu gehien izanen duen taldeak irabaziko du.  

"Ekitaldi guzia euskaraz iraganen da, bertan izanen dira jateko eta edatekoak eta sustu giro ona!", adierazi digu Bilyxoko Elkarteko lagun batek.

Informazioa eta izen ematea, baionako.elkartea (a bildua) gmail.com

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07