blogak

Sustatu

Tokyoko metroa denbora errealeko 3D mapa batean

Mini Tokyo 3D munduko metro sistema baten ikuskatze tresna harrigarrienetako bat da. Tokyoko garraio publikoen erakundeak antolatutako Open Data lehiaketa batera aurkeztu zen Akihiko Kusanagi, eta berak egin zuen.

3D ikuspegi batean, saguarekin perspektiba eta orientazioa alda dezakezu, Tokyoko metro lerroetako trenak nola mugitzen diren ikus dezakezu, denbora errealean.

Tren bakoitza kaxa bat bezala dago marraztua (zehaztasuna barkatuko diogu Akihikori), lerroaren kolorekoa da, eta gainetik pasatuz sagua bere ibilbidearen azken datuak emango dizkigu.

Kusanagik publiko egin du bere garapenaren kodea GitHub-en.

Tokyo munduko hiru handiena da, 38 milioi biztanlerekin bere ingurune metropolitanoan. Hala ere, garraio publiko oso efizientea dauka. Autoz ibiltzea garesti da hirian, batez ere auto baten lizentzia edukitzeko beharrezkoa delako aparkaleku ziurtatu bat edukitzea. Hau da, garaje partikularra edo aparkaleku-plaza jakin bat erosia edo alokatua duzula demostratu behar duzu Tokyotar auto-jabeduna izatekotan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07