blogak

Sustatu

Text Fragment, web dokumentu bateko zerbait azpimarratu eta partekatzeko

Googlek luzapen bat garatu du Chrome nabigatzailerako: Text Fragment du izena eta harekin lortzen dena zera da, web orri jakin batean atal bat azpimarratu dezakezu, eta zeuk azpimarratua beste edonorekin (munduarekin, izatez) partekatu dezakezu, haiek ere zatitxo hori ikus dezaten azpimarratuta.

Ez da tresna perfektua, egia esanda. Batetik, bakarrik funtzionatzen du Chrome eta Chromium nabigatzaileen artean, PC ingurunean. Firefox duenak ez du ikusiko azpimarratuko tarterik. Eta bestalde sortzen den URL-a oso luzea da, bere baitan hartzen baititu azpimarratutako testuko karaktere guztiak. Googlek ditu ahalekin, laburtzaile propio bat gehi ziezaioketen... badaukate halako bat eta!

Zera egin behar Text Fragment instalatzeko. Batetik, luzapena instalatu Chromen, hemendik. Ondoren, nonbait nabigatzen ari zarela eta zerbait azpimarratu eta partekatu nahi baduzu, aukeratu testu pusketa hori, saguaren eskumako botoian sakatuta, agertuko zaizu "Copy Link to Selected Text" aukera, eta horrekin kopiatuta geratzen zaizu URL luzea.

Aproba egin dugu joan den asteko artikulu honetan, azpimarratu nahi izan dugu liburugintzaren sektoreak egiten duen erreibindikazioetako bat. Hauxe da lortu dugun URL-a, eta Chrome-rekin irekiz gero, atal zehatza azpimarratuta ikusiko duzu:

https://sustatu.eus/1594974524#contentcontainer:~:text=Liburutegi%20publikoetarako%20(fisikoak%20nahiz%20birtualak)%20paperezko,handitzea%2C%20erosketa%20horiek%20inguruko%20liburu%2Ddendetan%20egitea.

Goian pantaila irudia itsatsi dugu, nola egin dugun testu-aukeraketa, luzapena instalatu ondoren. Esan bezala, politagoa litzateke emaitza baldin eta URL laburtzaile bat erabili balitz, hala nola: https://labur.eus/YEQhw

Text Fragment luzapena, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07