blogak

Sustatu

'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?' solasaldia

Irailaren 26an, Donostian solasaldia: 'Testu feministen itzulpengintza: borrokarako beste tresna bat?. Hizlariak: Amaia Astobiza, Ana Morales eta Danele Sarriugarte. Streaming bidez ere emango dugu.

Azkenaldian feminismoaren alorreko testu asko ekartzen ari gara euskarara, eta, apurka, bagoaz corpus txukun bat osatzen. Edukiei dagokienez, testu horiek erdiguneko zein bazterretako gogoeta eta eztabaida feministak elikatzen dituzte; terminologiari eta diskurtsoari dagokienez, berriz, nola eragiten diote elkarri bi alderdi horiek, hau da, gogoetak eta praktikak, batetik, eta testu-sorkuntzak, bestetik? Itzultzaile gisa, zer baliabide dugu testu idatzietako terminologia bateratzeko? Lortzen dugu mugimendu feministaren hizkuntza-ohiturak jasotzea eta haren gabeziak betetzea?

Parte-hartzaileak: Amaia Astobiza Uriarte, Ana Morales Carro, Danele Sarriugarte Mochales

Noiz: 2023ko irailaren 26an (asteartea)

Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Ordua: 18:00 - 19:30

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahal izango da. Eguna hurbildu ahala jarriko dugu esteka, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07