blogak

Sustatu

Tene Mujika beka deialdia, historia hurbila liburu batean euskaraz dokumentatzeko

Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak XVIII. Tene Mujika beka deialdia egin dute, 6.000 euroko dirulaguntza emango duena. Aurreko urteetan bezala, Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzea eta gure literatura aberastea da asmoa. Gure herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko euskarazko liburuak egiteko proiektuak aurkez litezke (adibidez: biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, elkarrizketak, ikerketak…).

Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez ere kontuan: testuaren beraren kalitatea eta gaiaren interesa. Ez da fikziorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hala nahiko balu; dibulgazio-lanak bezala egin litezke ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak. Parte-hartzaile bakoitzak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, emailez atxikitako dokumentuan:

  • Idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emandako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere.
  • Idatzi nahi duen lanaren azalpena, 3-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz, hala nola, gaia, egitura, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzera, estiloa…
  • Idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa.

Proiektuak 2023ko abenduaren 11ra arte bidal litezke helbide honetara: euskara@deba.eus //  Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak jasotako proiektu guztiak aztertu eta haien arteko bat izendatuko du irabazle; 2024ko urtarrilaren 12rako erabakiko dute.

Baldintzen laburpena da hau, osorik zehatz irakurri baldintzak hemen.

Iazko beka deialdiaren irabazlea Jon Artano kazetaria izan zen.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07