blogak

Sustatu

Telefono deia egitean norberaren zenbakia ezkutatzeko metodoa

Nerabeek dakizkiten truko horietako bat: nola egin zure telefono deiaren zenbakia ezkutua ager dakion jasotzaileari? ba honela sakatu markatzean, #31#666XXXYYY | Traol zeinua, 31, traol zeinua, eta gero zenbakia, denak jarraian. Jasotzailearen erregistroan zenbaki ezkutu gisa agertuko da, bidaltzailearenean benetako zenbakiarekin eta, kontaktu gordea bada, haren izenarekin.

Bide batez, ilustraziorako erabilitako irudien azalpena, Sustatuko editorearen mugikorretik hartutako irudiak dira, bi dei ezkutu, eta tartean bulegotik jaso duen bat. Samsung eta Huawei mugikor zenbaitekin, telefonoa erantzun edo deia errefusatzeko, gezi bat mugitu behar izaten da ezker edo eskuin, batzuetan gora edo behera. Editore baldar hau sarri nahasten zen, geziaren norabidea aldrebes, edo zuzen saiatuta ere ezin deia ganoraz kudeatu.

Horregatik, Full Screen Caller ID aplikazioa instalatu zuen editoreak Android sisteman. Deiak jasotzeko orduan agertzen den gainazal edo theme moduko bat da. Telefono deia duzularik, kontaktuaren irudia pantaila osora dakar (identifikazioa erraztuz), eta bestetik erantzuteko botoi gorri eta berde sinple eta argiak ditu (ingelesezko testuarekin, baina horrenbeste ulertzen dugu, nahiz eta euskaratua balego nahiago). Dei ezkutuen kasuan, iluntasuneko txanoduna agertzen da, hidden number abisuarekin (ezkutuko zenbakia).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07