blogak

Sustatu

Strava Art: kirola eginez ibilbide batekin marraztu

Runner bat zara? ba emaiozu ukitu kultural, intelektual eta artistiko bat zure eguneroko korrikaldiari ibilbide artistiko bat eginez. Norberaren korrikaldiak markatzeko aplikaziorik ezagunenetakoa Strava denez, #StravaArt deritzo jarduerari honi (batzuetan #Stravart). Bizikletarekin irten eta eskala handiagoan ere balio du. Patinekin ere bai, suposatzen dugunez.

StravaArt egiteko, plangintza zehatza behar duzu egin, mapako kale eta bideak ondo aztertu, eta esperotako ibilbidearekin egin marrazketa.

.art domeinu izena hartua duen Strav.art izeneko webgunea ere baduzue, inspiraziorako. Bere sortzailea Gary Cordery da, "Strava artista" inspiratu eta ezaguna nonbait. Bere lanetako bat Berlinen egindako musu hau da, irudi ikoniko baten gainean eraikia:

15 orduko ibilbide bat markatzen du bideak, baina ez da dena aldi bakar batean egina. 48 ordu hainbat egunetan banatuta erabili behar izan zituen hori egiteko, artikulu honetan esaten dutenez.

Zer marraztu? ba nahi duzuna edo ahal duzuna. Pornografiatik artelanen erreprodukziora, izaki bizidunak (eta dinosauroak, goiko adibidean bezala) eta fantastikoak ugari, edo kategoria kartografikoa:

Bistan da ezkerreko Italia eskuinekoa baino dexente hobea dela...

Bila ibili gara ea Euskal Herriko bazterren gainean egin duen inork halakorik... Ez dugu aurkitu, baina horrek ez du esan nahi esistitzen ez denik. Irudi honetan agian Indurain da txirrindulari hori, baina ez genuke ziurtatzen jakingo...

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07