blogak

Sustatu

Stalinek nahi zuena: bideoetatik jendea ezabatzeko metodo zoragarri bat

"Ertzetako jarioak gidatutako bideo osaketa"... Horrela itzultzea okurritu zaigu: Flow-edge Guided Video Completion. Irudi digital faltsutuen mundu zoragarrian (deepfake aroan bizi gara, ez ahaztu), teknika bereziki estalinista bat: ez bideoetan pertsonaia faltsuak gehitzeko, baizik eta elementuak borratzeko tenika bat.

Zera da koxka: elementu mugikor jakin bat dago mugitzen ari den bideo batean... Hau da, pertsonaia mugitzen den heinean, haren atzean zeuden pixel edo irudi parteak bistara datoz: fotogramen jarioak irudien osaketa ahalbidetzen du horrela, eta pertsonaiak estali dituen puntu edo eszenategi guztiak agerian izan badira une batean, atzealde horiek aurrera ekar daitezke eta pertsonaia erabat ezabatu.

Gure azalpen traketsek baino, bideoak erakutsiko digu nola dabilen:

Bideoetatik ur-markak edo telebisten "euliak" ezabatzeko ere erabil daitekeela demostratu dute egileek, eta baita ere, kontrako efektu miragarri samarrarekin, irudietan ez dauden parteak berregiteko, ikusezin dena ikustaerazteko. Adibidez, bideo batean nahita lauki sorta bat ikusezin bihurtuz gero, irudia errealismo handiz berregiteko gaitasuna du sistemak, beltxarga beltz honekin egin duten bezala:

Informazio ugari ikertzaileek sortu duten webgune honetan: http://chengao.vision/FGVC/

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07