blogak

Sustatu

Saretzen: EITB eta Tokikom elkarlanean kazetaritza lanean

Azken hilabeteetan Saretzen proiektua lantzen egon dira EITB eta Tokikom tokiko hedabideen sarea. Akordio bat sinatu zen, eta hori lantzen jardun ondoren, gaur ikusi du argia lehen emaitzak, Hego Euskal Herriko joera demografikoen azterketa bat. EITBren webgunean dago albiste bilduma nagusia, eta txosten bat ere osatu da PDF eran. Aldi berean, Tokikom-eko agerkari bakoitzean ere isla du gaur demografiari buruzko albiste honek, tokian tokiko informazioarekin, hala nola Durangaldekoa Anboton, edo Debagoienekoa Goienan, adibide bi estekatzeagatik.

BBCk hedabide lokalekin zuen elkarlan eredu baten azterketa batetik abiatu zen hausnarketa Saretzen sortzekoa, Iban Arantzabal Tokikomeko presidenteak kontatu duen bezala.

Hitzarmen bidez zehaztu zituzten helburu batzuk EITBk eta Tokikomek: euskal esparru komunikatiboa garatzea eta trinkotzea, biztanleriaren informazio beharrizanak asetzeko eta, bide horretan, tokiko eta nazio esparruko komunikabideen arteko elkarlan eredu bat lantzea. Beste helburu batzuk dira, ohar honek jasotzen duen bezala:

  • Euskaraz sortutako kalitatezko eduki lehiakorrekin Euskal Herriko agendan eragitea.
  • Eraginkorrak izateko aldaketa teknologikoak eskaintzen dituen aukerak aztertzea eta baliatzea, besteak beste, honako alorretan: formazioa, Internet bidezko telebista, datu kazetaritzaren lanketa eta dataren ustiapen egokia eta bateratu.
  • Etorkizuneko ikus-entzunezko ereduaren inguruko hausnarketa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07