blogak

Sustatu

RetroGipuzkoa, argazki funts interesgarri bat arakatzeko modua

Retrogipuzkoa webgune interesgarri bat da, webgune publikotik argazki libreak hartu eta beste modu batean aurkezteko ahalegin bat. Jaime Gómez-Obregón web programatzaile espainiarrak egin du, kontzeptu aproba gisa, GureGipuzkoako funts zehatz bat, Jesus Elosegi funtsa (Aranzadi zientzia elkartearen bidez lizentzia librez Gipuzkoako Foru Aldundiari emana), modu praktikoago batean bilagarri jarriz.

Bilaketa erraz eta arina du RetroGipuzkoak, GureGipuzkoak baino hobea, eta gehikuntza interesgarri bat, jendea identifikatzeko tresna gehigarri bat, pantaila honek erakusten duen bezala:

Falta zaion aukeren artean, euskara. Kantabriako da Gómez-Obregón eta lan boluntarioa egin du webgune honekin, ez diogu eskatuko gehiago. RetroGipuzkoa arakatzeko modu erraz bat, herri izen bat bilatu, esate baterako: https://retrogipuzkoa.com/?q=tolosa 

Gomez-Obregonek antzeko lan bat egin zuen duela hilabete batzuk Santander hiriko argazki funts batzuekin,RetroSantander. Kasu horretan ikusten baduzue ez da ezer ikusten: webgune txukuna egin zuen Gomez-Obregonek, jatorrizko CDISA delakoaren (Centro de Documentación de la Imagen de Santander) baina errazagoa ezer aurkitzen, baina Santanderko Udalak kendu egin zuen irudietarako sarbidea.

Gomez-Obregonen beste trastada bat izan zen Nafarroako Metabertso erridikulu samarra ebidentzian jartzea, Sustatun argitaratu genuen bezala. 

GureGipuzkoari dagokionez, ez bakarrik Elosegi funtsa, beste irudi bilduma aske eta interesgarri asko ditu. Diseinu aldetik askoz hobea zen duela 12 bat urte, baina gero berregin zuten, batek daki zergatik, eta permalink edo helbide iraunkorrak aurkitzeko modua aldrebestu zuten. Esate baterako Indalezio Ojangurenen bilduma librea zoragarria da, ez bakarrik Gipuzkoako edukiekin, baita beste toki batzuetakoekin, baina bertatik argazki zehatz bat erreferentziatzea askoz zailagoa. Hala ere, horretan ere badirudi permalink arraro moduko batzuek funtzionatzen dutela azken asteotan, hala nola hau.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07