blogak

Sustatu

Python liburua euskaraz, merkeago egun batzuez

UPV-EHUk eta UEUk argitaratako “Python programazio-lengoaia aplikazio eta oinarriak” liburua merkeago dago egun batzuz UEUren dendan, 10 euroan soilik, Egunean Behin jokorako programazio lehiaketan dirauen bitartean; hau da, martxoaren 15a arte.

Honetarako motiboa? Ba hain zuzen ere, CodeSyntax enpresak Python lengoaia darabil neurri handi batean Egunean Behin jokorako galderak sortzeko, Wikipedia ustiatuz edo beste metodo programatiko batzuk tarteko. Hona bi adibide, Github biltegira igoak.

Hain zuzen ere, liburuko 8.4b ariketa antzekoa da: galdera-joko baterako erantzun zuzen eta okerrak erabakitzeko metodo bat zehazten da. Eta, bide batez, liburuko ariketara iristeko nahikoa duzu ariketak deskargatzea, sarean jarri baitzituzten egileek,

Python liburu hau idatzi zuten 2016an Iñaki Alegriak, Olatz Perez de Viñasprek eta Kepa Sarasolak. Autoreen arabera bere helburua ez da Python lengoaiaren aukera guztiak zehaztasun osoz deskribatuko dituen eskuliburu bat egitea, ikasteko material motibatzaile eta gertukoa sortzea baizik. Hori dela-eta, adibideak eta ariketak izango dira liburuaren muina; adibideak aztertzea, probatzea eta programa berriak sortzea, ikasteko metodorik egokiena delako.

Python lengoaia sinple, ulergarri eta ahaltsua da. Lengoaiak bere barruan dakarren funtzionalitatea ez da oso zabala, baina oso erraza da oinarrizko muin hori zabaltzea. Webguneak garatzeko ere egokia da Python eta Django framework-a erabiltzeko, adibidez, derrigorrezkoa da Python jakitea. Egunean Behin jokoak ez bakarrik galderak sortzeko, bere zerbitzarien funtzionamendurako ere erabiltzen du Django: aplikazioaren backend delakoaren muina da.

Lehiaketaz informazio gehiago, hemen. UEUren oharra liburuaren merketzeaz. Liburua erosteko, hemendik. Gogoratu epea, aurkezteko edo liburua eskuratzeko: martxoak 15 da azken eguna.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07