blogak

Sustatu

Puntueusek Interneten eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin du

Puntueusek Interneten eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin du. 2019ko Internet Egunaren atarian, ingurune digitalaren gaineko datuak zabaldu ditu fundazioak. Euskal Herriko webgune guztien artean % 16k soilik dute euskarazko edukia. Aitzitik, .eus domeinua erabiltzen dutenei begira, horien % 89, 23k dute euskarazko edukia. Euskararen “arnasgune digitala” da, beraz, domeinua, Fundazioaren idatziak dioenez. Hutsune handiena ikus-entzunezkoetan dago, euskarak “ez baitu tokirik” arlo horretan, eta trafiko osoaren zati handiena hartzen dute eduki horiek (trafikoaren % 57 bideoak dira).

Iturria: eitb.eus

via @EiTBKultura: Puntueusek Interneten eskaintza eta eskaria indartzeko deia egin du https://t.co/KjtoKvB8nb

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07