blogak

Sustatu

"Puntua" aldizkaria ere guztion esku doan, larrialdi egoera honetan, Goienaren eskutik

 

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera honetan eta etxialdiak irauten duen bitartean, makina bat elkarte eta erakunde dira euren baliabideak herritarren esku jartzen ari direnak, egoera arintze aldera. Goienak ere halaxe egin du, Puntua aldizkariaren ale guztiak sareratuz herritarrentzat, libre.

Goienako bazkide direnentzat inprimatzen du Goienak Puntua aldizkaria, eta sarean ere jartzen du bazkideen esku. Itxialdiak irauten duen bitartean, herritar guztiontzat libre eta doan jarri ditu sarean ale guztiak Goienak.

225 aletik gora dira harpidedun ez direnen esku ere jarri direnak, 10.000 orritik gora: artikulu atenporalak, elkarrizketa landuak, erreportajeak... milaka eta milaka letra, larrialdi egoera hau goxatzeko. Goiena Klubeko bazkide diren 4.000 kideendako bakarrik den aldizkaria, orain, libre utzi dute denbora mugatu honetan, Goiena.eus webguneko Prentsa atalean.

Koronabirusaren inguruko kanal zabal berezia ere gaitu du Goienak egunotan, Koronabirusa Debagoienean. Izan ere, Goienatik azpimarratu duten bezala, "gertuko kazetaritza zerbitzu publikoa da eta informazio eskubidea ere badugu herritarrok, ospitalak edo hezkuntza zentroak izatea bezainbeste. Horrelako egoeretan, beraz, kalitatezko informazioa helaraztea da Goiena egiten dugun lankide guztion nahia".

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07