blogak

Sustatu

Publizitatea filmetan txertatzeko teknologia txinatar berria

Product placement deritzon teknika publizitarioa aski ezaguna da: ikus-entzunezkoetako gidoian, paisaian, aktoreen arteko objektu eta inguruetan marka komertzialen agerpen argia. Truko publizitario hau beste maila batera doaz eroatera orain Txinan: iragarkirik ez zegoen tokian kokatuko dituzte produktuak.

Tencent Video, 97 milioi harpidedunekin, Txinako streaming bidezko bideo plataformarik handiena da, eta bere enpresa nagusia (Tencent multinazional txinatarra, Fortniteren jabea ere) MirriAd adimen artifizialeko konpainiarekin elkartu berri da, bere edukiaren monetizazio bide berri bat esploratzeko, product placement aurreratu hau. Jatorrizko materialean existitzen ez ziren promozioak txertatzea da asmoa.

Tencent Videoren filmetako aurrez hautatutako eszena jakin batzuetan promozio-materiala integratuko da, eta gainera ez da izango ekoizpen fasean txertatua, baizik eta emisioarekin gertatu ahala, eta guztiz automatizatuta. Mirriad-en ordenagailu bidezko ikusmen-teknologiari esker, iragarleei publiko jakin bati zuzendutako espazio pertsonalizatuak kontratatzeko aukera emango zaie. Hau da, gaur ikusten baduzu film bat iragarki batzuk agertuko zaizkizu, baina datorren hilabetean filma berrikusten baduzu, eta zure zonalderako beste iragarle batek kontratatu badu espazioa, eszena berberak beste iragarki batzuekin ikusiko dituzu,

Akabo publizitatearen etenak telebista tradizionalean: fikzioa etenik gabe ematea permitituko du sistemak, publizitatea akzioan sartuz. Ikuslearen esperientzia nola aldatuko den, inkongruentzia espazio-tenporalak posible ote diren (Euskaltelen iragarkiak Spartacus filmean?), edo ikus-entzunezkoen autoreen umorea nola geratuko diren beste baterako utziiko ditugu.

Demostrazioa bideoa honetan:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07