blogak

Sustatu

Primeran-etik kanpo ere, euskarazko eduki gehiago

Duela astebete ireki zela Primeran, EITBren streaming plataforma, baina albistea dugu egunotan beste plataforma batzuetan ere euskarazko eduki interesgarriak agertu direla. Youtuben eta Netflixen adibidez. Pista batzuk, bestalde, Primeran-eko edukien jarraipena egin ahal izateko.

Youtuben, bi eduki interesgarria.

  • Jon Maiak zuzendu zuen Kastellanuek dokumentala ikusgai jarri du sarean Azpeitiko Udalak. Iaz estreinatu Maiaren dokumentala. Francoren diktadura garaian bizi hobeago baten bila Azpeitira etorri ziren etorkinen  (Extremadurako Valle de la Serenako migranteak asko) testigantzak jasotzen dituen dokumentala da.
  • Antton Telleriaren Nekatutak, standup edo bakarrizketa, iaz Donostiako Antzoki Zaharrean zuzenekoan grabatua (Bidean Produkzioak). Igandean estreinatu zenetik gaurko egunera ia 17.000 ikustaldi izan dituen lana. (artikuluko irudia grabaketa honetakoa, noski)

Youtubeko euskarazko edukiak arakatzeko, gogoratu badela aplikazio bat, ZNI TB (Zer Non Ikusi telebista), Androiderako eskuragarri.

Eta biharko egunetik aurrera, Netflix-en ikusgai:

  • Bi eta Bat, ETBko telesaila izan zen 1991 eta 1993 artean. Euskarazko originalean ikusi ahal izango dira 26 atalak, Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalak zuzendu zituztenak. Artxiboko euskarazko telesail bat katalogora igotzen duen lehen aldia da Netflixentzat, edo beste nazioarteko plataformentzat, guk dakigula.

Primeran plataformari dagokionez, Zer Non Ikusik gehitu ditu bertako edukiak bere katalogora, atal honetan. Twitterreko kanaletik ere txukun informatzen du Zer Non Ikusik zer den berri, eta horrela jakin dugu, adibidez, Apaiz kartzela filma, Oier Arantzabalek 2021ean zuzendua, Primeranen dagoela jada, euskarazko audioarekin eta aukeran azpidatziekin ere.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07