blogak

Sustatu

Posta bidezko botoa emateko, adi jatetxeko datuei (WTF?!)

Datorren uztailaren 12ko EAEko hauteskundeetara posta-bidez botoa emateko prozedura irekita dago. Agiri bat bete behar da eta harekin Espainiako Correos erakunde bulego batera joan. Bulegoetan agiriaren beste bertsio bat ote dagoen ez dakigu, baina web bidez Correosek banatzen duena, euskarazko oker ortografikoz eta absurdokeria batzuekin hornituta dator. Adibidez, "hrremanetan jatetxeko datuak" (sic). Lasai, aukerakoa da hori ematea (eskerrak).

Botoa postaz emateko, orain arte bi bisita egin behar ziren Correos-era, baina orain batekin nahikoa da, baldin eta web bidez dokumentuak jaitsi eta horiek inprimatuta eramaten badituzu.

Euskadi.eus-eko hauteskundeei buruzko webgune informatiboki penagarriak ez du horren berri ematen, baina guk aurkitu dugu Correosen nondik lortu eskabide-orria: hemendik.

Eta hara, dokumentua batere zainketarik gabe dago editatua, auskalo nola sartu diren euskarazko terminoak. Ion Lizarazu informatikariak egin du akatsen bilduma bat Twitterren, hona laburtuta dakarkizueguna. Esate baterako, eskatu aditzarekin ezin aklaratu nola idazten den:

 

Espazioak aukerakoak dira euskaraz hitzen artean:

Eta jatetxearena (jatetxeko < jartzeko; susmatzen dugu).

Eskabide orriaren PDF kopia bat gorde dugu hemen, ikus dezazuen.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07