blogak

Sustatu

Pop selekzio bat, ama hizkuntzaren egunean

Gaur Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da. Otsailaren 21a izendatu zuen Unescok 2000. urtean, eta mundu mailako hainbat ekimenerekin lotzen da. Euskararen errealitatetik, ama-hizkuntza zentzu hertsian aipatzea apur bat lekuz kanpokoa ere izan daiteke. Korrika 18aren amaieran esan zuen Amerts Arzallusek, ama-hizkuntza, pentsatzeko baliatzen dugun hizkuntza dela, ez baitezpada ikasi genuen lehen hizkuntza. Hortaz, Euskara bilaka daiteke norbaiten ama-hizkuntza. Tira, ospatu edo hausnartzeko gaur, Sustatuk selekzio bat egin dizue, pop eta rap modernoa munduko zenbait hizkuntza gutxitutan.

Maorieraz, Zeelanda Berriko hizkuntza indigenoa:

Xhosa hizkuntza, Nelson Mandelarena ama-hizkuntza zena. Ofizialtasun teoriko bat badu, eta 8 milioi biztanle, eta hala ere ingeles hegemonikoaren ondoan...

Minnan hizkuntza oso erabilia da Txina eta Taiwanen. Txinan egiazki hainbat hizkuntzatan mintzo dira Han etnia nagusikoak, nahiz eta mandarinerak duen estatus ofizial bakarra:

Australia iparraldean Yolgnu Matha hizkuntza aborigenak 5.000 hiztun ditu. Baker Boy rapperraren hizkuntza da. Iruditu zaigu bideoan ingelesezko "euskañol" parekide bat sartzen duela...

Taiwan uhartean, txinera da nagusi orain, baina azken mendeetako koloniazioaren ondorioa da. Bertan zenbait hizkuntza indigena daude, eta Paiwan da horietako bat, 66.000 hiztunekin:

Tatarrera, Errusia erdialdeko Tatarstan herriko hizkuntza:

 Errusian baita ere, baina Siberiako erdi-iparraldean, beste hizkuntza turkiar bat, Jakutiako Sakha hizkuntza:

Tamasheq edo Tuareg herriaren hizkuntza, Saharako herri honen hizkuntzan:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07