blogak

Sustatu

Perseverance iritsi da Martera, bere euskal ekarpenekin

Normaltasunez eta planari jarraituz hartu zuen lur Marte planetan Perseverance roverrak bart gauez. NASAk zuzenean eman zuen operazioa hainbat kanaletan, eta irudiak gehienbat simulazioak ziren arren, azken minutuen zirrara benetan erretransmititua zen. Perseverancek Euskal Herriko arrastoren bat utziko du Marten, tresna teknologikoren batzuetan aportazioa ingenieritzan, eta izenen bat edo beste plaka batean.

Fase guztiak ondo joan ziren, atmosferan sartzea, hurbilpena Jezero kraterreko ingurunera, jaitsieran paraxuta irekitzea, azkenean modulotik roverra jaistea 20 bat metroko jaitsieran, tresnek datuak zuzen erretransmititzen zituztela.

Azken froga Perseverancek bidali zuen Marteko lurrazaletik, argazki bat lurrazal lau baina arrokatsua erakusten, bere tresnen itzalarekin.

Hurrengo hilabeteetan, Jezero kraterraren inguruan misioak egingo ditu Roverrak. Bereziki bizitza arrastoen bilaketan egingo du lan, eta gehigarri bitxi bat dauka, Ingenuity dron edo helikoptero txikia: 1.8 kilo pisatzen ditu, eta roverretik askatuta hegaldi txikiak egingo ditu inguruak kamerekin miatzeko (hegaldien ondoren roverrarekin bat egingo du berriro).

Euskal Herriko ekarpenak

Perseverancek dituen tresnen artean, Elgoibarko AVS enpresak egiten lagundu duen bi gailu daude.

MEDA (Mars Environmental Dynamics Analyzer) delakoak neurtuko ditu Marteko haizearen abiadura eta norabidea, presio atmosferikoa, hezetasuna, hozberoa eta eguzkiaren irradiazioa. Eguraldi estazio bat da, funtsean, eta balioko du ez bakarrik Marteko eguraldiaren datuak Lurrera ekartzeko baizik eta gailuaren beraren gidaritzan laguntzeko.

SuperCam deritzon kamera, berriz, Perseveranceren masta nagusian doa; eta haren barruan dauden gailu desberdinen artean, urrutiko kimika eta mineralogia analisiak egiteko gai den plaka bat dago. Ba horren garapenean Madrilgo Complutenseko ikerlariak, Espainiako INTA eta CAB zentroek eta EHUko kimikarien IBEA (Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoa) taldeak parte hartu dute, eta gararapen industriala Elgoibarren egin da,

Perseverancerekin Martera iritsi den beste gauza bat 11 milioi pertsonen izenak dira. Plaka batean laser teknologiaz txip batzuetan inskribatu dira izenok, eta horien artean, euskaldun batena badela badakigu, Miren Karmele Gomez Iruñeko Planetarioko langilearena:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07