blogak

Sustatu

'Pantailaldia' deitu dute azarorako, pantailetan ikus-entzunezko euskarazkoak erreibindikatzeko

Euskaraldia bezalatsu, baina ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko konpromiso tarte bat; eta ezin badira kontsumitu, zailtasun horien berri ematekoa. Horrela defini daiteke agian Pantailaldia, azaroaren 11tik 18ra egiteko Pantailak Euskaraz ekimenak proposatu duen erreibindikazio-ekintza. "Ikus entzunez ekiteko garaia" da kanpainari laguntzen dion leloa.

Ekimenarekin bat egin dute euskalgintzako eragile hauek: Euskalgintzaren Kontseilua, Euskaltzaleen Topagunea, UEMA, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Euskal Encodings eta Game Erauntsia.

Zera proposatzen da PANTAILALDIA egiteko azaroaren 11tik 18ra.

  • Batetik, izena ematea aldez aurretik, hemendik.
  • Azaroaren 11tik 18ra, egunero, ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzean edo sortzean izandako bizipenak eta zailtasunak partekatzea.
  • Sareetan, pantailaldiko egunetan, nork bere profilean irudi hau jartzea ere proposatu dute:

Informazio gehiago PantailakEuskaraz webgunean, eta Berriak argitaratutako albiste honetan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07