blogak

Sustatu

Pandemiaren jarraipeneko grafiko berriak EAEn, baina datu gutxiagorekin beharbada

Open Data Euskadi zerbitzuak Koronabirusaren pandemiaren datu eguneratuen bisualizazio praktiko berriak jarri ditu sarean. Grafikoak eta datu-taulak oso txukunak dira (eta une honetan, goranzko joera bat igartzen delarik), baita kezkagarriak ere; baina kontrastean, jakinarazi da Osasun Sailak informazioa gutxitu egin behar duela datozen egunetan.

Jasotzen diren datuak pandemiaren jarraipen faktore nagusienak dira:

Hiru datu nagusi horietan eboluzio tendentzia ikusten da, baina beste datu batzuk "estatikoak" dira, lehenago ere datuen xehetasuna murriztea erabaki zutelako Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak.

Datu estatiko horien artean ikusi ditugu, egindako PCR testen kopuru totala (344.000, lerro hauek idazteko orduan), PCR-a egin zaien pertsona desberdinen kopurua (237.000) egindako test serologiko azkarrak (137.000), eta zenbat pertsona dauden Zainketa unitateetan (2).

Datu hauen eguneraketa nola izango den aurrerantzean, ez dakigu, Osakidetzak informazioa murriztea erabaki baitu. Jakinarazi denez, hemendik aurrera asteburuetan ez da daturik zabalduko, eta gainerakoak astean behin eguneratuko dira (asteazkenetan), aste osoko datu metatuak emanez.

Dirudienez, horrekin R-zero faktorearen jarraipena egitea ere ez da posible izango, Open Data Euskadin jaso duten eboluzioetako bat, gaur arte honako garapena izan duena:

Open Data Euskadiren grafiko berriak, hemen.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07