blogak

Sustatu

Osakidetzak bere eguneroko txostena aldatu du, egunez eguneko test kopurua jakitea zailduz

Osakidetzak 5 astez egunero egunez egun Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan COVID-19 detektatzeko egindako test kopuruen berri eman du, baina orain arte. Orain arte analisien taula horretan "Positiboak", "Ez positiboak" eta "Guztira"koak ematen ziren egunero, EAEn eta hiru lurraldeetan, eta PDF-etan argitaratzen zituen datu horiek (gero Open Data Euskadin txukunago ematen zituen arren). Apirilaren 24ko txostena da hori esaten digun azkena. Gaurko txostena desberdina da: datu metatuak daude, zenbat test guztira EAE osoan, baina horietarik zenbat izan ziren atzo... batuketa-kenketak egin behar, akaso. PDFa iruditxoekin politago maketatua dago, hori bai.

Jakin dugunez, une honetan hiru eratako testak egiten dira (PCR, IgG eta IgM), eta horien emaitzak parametro bertsuetan ematea analisirako zaila da. Suposatzen dugu aukera egon zitekeela, hiru eratako testen datuak emateko, baina alderantzizko bidea aukeratu dute: datu gutxiago eman, eta bakarrik COVID-19 positiboen berri eman. Horrek analisia "erraztuko du", beharbada, bain deskonfinamendurako gakoa testen ugaritzea eta orokortza denean, Osakidetzak testen datu xehekatu ez gehiago ematea baloratu dezala ahal duenak.

Krisia hasi zenean ere ez zuen Osakidetzak daturik ematen egindako test kopuruaz. Martxoaren 19an hasi ziren txostenak ematen, baina atzera begirako datuak ere egon bazeuden orduan.

Datu horiekin. CodeSyntax-ek (Sustatu egiten duen enpresak) bi grafiko sorta argitaratu ditu:

Kurbaren datua ematen jarraitu daiteke estatistika murritzago hauekin, baina test kopuruen analisi grafikoak ezingo dira bete aurrerantzean. Datuak argitzeko grafiko hauen ahaleginak merezi duen...

Osakidetzaren PDF aldatuari begiratzeko, horra apirilaren 23 eta 24ko datuak, 24ko txostenean:

25eko txostenean, grafiko batean asmatu ezazu kopuru zehatza, eta test kopurua, ba hor konpon.

Baina tira, datu metatuak bai behintzat, iruditxoekin hobeto maketatuta, baina test azkarren 2 tipologiak bereiztu gabe dena dela.

 

 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07