blogak

Sustatu

Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren ale berria kalean da

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) jakinarazi digunez, Osagaiz osasun-zientzien aldizkariak zenbaki berria argitaratu du, hementxe duzu ikusgai. Ale honen editoriala Felipe Aizpurua zenari eskainia da, egindako ekarpen garrantzitsuenen omenez.

Artikuluen artean ere eduki mamitsuak:

  • Zitoeskeletoaren konplexutasuna espermiogenesian
  • Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka
  • Online farmazia-arreta onkologiaren arloan: eredu pilotu berriak garatzen
  • Parkinson gaixotasunaren biomarkatzaile klinikoen paperaren azterketa, ikuspegi epidemiologiko batetik
  • Bigarren mailako lesioen birbaskularizazioa ST segmentuaren igoera duen sindrome koronario akutuan
  • Hiperkolesterolemia Familiarra: patofisiologia, diagnostikoa eta tratamendua

Beti bezala, Dosi txikitan atala, KAT Kritikoki Aztertutako Testuak eta Farmazialarien Txokoa ere bertan topatuko ditugu. Ale honetan berrikuntza moduan Itzulpen eta egokitzapen bat ere badago. Eman begiratu bat!

Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria bol: 4, zk: 1 (2020).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07