blogak

Sustatu

Orai aurkeztu du Elhuyarrek, hizkuntza prozesamendu eta adimen artifizialeko marka berria

Elhuyar Fundazioaren hizkuntza prozesamenduko eta adimen artifizialeko unitateak marka berria izango du aurrerantzean: Orai. Erakunde berriaren koordinatzaile Josu Aztiriak aurkeztu du gaur Donostian, Kursaal jauregiko areto batean, euskalgintza, administrazio eta industriako hainbat lagunen aurrean.

Elhuyarrek 50 urte bete dituela-eta, urteurren horren markoan kokatu du Jon Abril Elhuyarko zuzendariak Orai orain aurkeztu izana, hizkuntza prozesamendu digitalean dagoeneko 20 urteko historia ere baduelako Elhuyarrek.

Orai elkarlanean ariko den proiektu zenbaiten berri eman dute aurkezpenean honako taldeek:

  • Elhuyartik bertatik, Elia.eus itzultzaile automatiko aurreraturen berri eman dute.
  • Ulma Construction enpresak Alaia izeneko i+g proiektuaren berri eman dute, ahotsezko aginduak eman makinariari aplikazio mugikorren bidez.
  • Gnoss: Espainiako ezagutzaren kudeaketako enpresa ere izan da bertan.
  • Tecnaliaren taldetik, bere alor digitaleko Joseba Laka zuzendariak elkarlan aukerez hitz egin du.

Orairen aurkezpenean azpimarratu dutenez, "gizarteak erronka handiak ditu digitalizazioaren eremuan, eta erronka horiei erantzuteko beharrak, adimen artifizialeko proiektuen heldutasunak eta garapenak, eta 20 urteko esperientziak eta eskarmentuak abagunea eskaintzen dute euskaratik beste esparru eta hizkuntza batzuetara jauzia egiteko".

Irudi eta marka berria Sorland enpresak landu duela adierazi dute aurkezpenean. Webgunea ere gaur estreinatu da, hemen duzue: https://www.orai.eus/ | Twitterren ere badago Orai: @Orai_NLP | Markako NLP teknologiak hori da Natural Language Processing, hizkuntza naturalaren prozesamendua,

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07