blogak

Sustatu

OnZientzia bideo lehiaketaren edizio berria

Ireki da epea OnZientzia bideo lehiaketaren aurtengo edizioan parte-hartzeko. Elhuyarrek ekoizten duen Teknopolis zientzia dibulgazioko telebista saioak eta DIPC ikerketa zentroak antolatzen dute lehiaketa. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkeztu daitezke, 5 minutu baino laburragoak.

Bost minutu baino laburragoa den bideoa ekoiztu behar da, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez, eta egileak edozein adinetakoak izan daitezke (baita indibidualki zein taldean parte hartu). Euskarazko bideo onenak 2.000 euroko saria izango du, baldin eta dibulgaziozko bideo onenaren saria (3.000 euro), lortu ez baduM azken kasu horretan, euskaraz aurkeztutako bigarren bideo onenari emango zaio euskarazko bideo onenaren saria. Gazte saria ere izango da 18 urte bete ez duten partehartzaileen artean banatzeko (1.000 euro).

Gaia guztiz askea da: norberaren edo besteren ikerketak, gizartean edo komunitate zientifikoan puri-purian dauden gaiak, norberaren grina zientifikoak edo teknikoak, zientziaren oinarrizko kontzeptuak, zientziaren mugarriak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia eta abar.

Datorren urteko apirilaren 22ra arte egongo da epea zabalik, eta inskripzio fitxa honetatik eman behar da izena. Formatua era desberdinetakoa izan daiteke, baina 16:9 proportziokoa bada hobeto, Teknopolisen eman ahal izateko. Bideo guztiak, bestalde, Onzientzia.tv webgunean argitaratuko dira. Ikus, erakusgarri gisa, aurreko edizioetakoak sarituak bertan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07