blogak

Sustatu

Noka ekimena, emakume zinelari hasiberrientzako

Noka Mentoring da emakumezko zinegileentzako laguntza programa bat. Hego Euskal Herriko makume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu, lagundu eta akonpainatzea da, mentore edo laguntzaile baten tutoretzarekin (horregatik mentoring).

Bigarren edizioa da programarena, otsailaren 28a arte dago epea proiektuak aurkezteko, eta Donostiako Tabakalera kultur zentroak antolatzen du. Fikziozko edo ez- fikziozko film luzeko proiektuak dituzten zuzendari berriei zuzenduta dago.

Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua eta akonpainamendu profesionala eskaintzen die zuzendari parte-hartzaileei euren filmen hasierako fasean; horrez gain, ahalik eta osoena izango den zuzendari-txosten bat egiten ere lagunduko diete, eremu zinematografikoan gaur egun eskaintzen diren tutor laguntza batzuk eskuratzeko aukera izan dezaten, bai Eusko Jaurlaritzakoak, bai ICAAkoak (Kultura Ministerioko Zine eta Ikus-entzunezko Institutua), eta baita nazioarteko industria zinematografikoko foro profesionaletakoak.

Prozesu osoan hiru tutore egongo dira, eta horiek hautatutako hiru proiektuen jarraipena egingo dute programa osoan zehar. Hiru 1 utoren profilek lotura zuzena izango dute zinema-sorkuntzarekin. Mentoringean bi alderdi konbinatuko dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzeko beharrezkoak diren moduluen eskaintza. Hautatutako hiru zuzendariek Nokak eskainitako programan parte hartu ahal izan dezaten eta proiektuak ahalik eta baldintza onenetan gara ditzaten, horietako bakoitzak 4.000 €-ko laguntza ekonomikoa jasoko du.

Informazio gehiago, https://www.tabakalera.eu/eu/nokaInformazio gehiago, https://www.tabakalera.eu/eu/noka

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07