blogak

Sustatu

Nobela idazteko Zubikarai beka, 2019ko deialdia kaleratu da

Augustin Zubikarairen izena daraman bekak azken urteotan euskaraz nobela sortzeko egitasmo bat saritzen du (2010etik aurrera da horrela). Aurtengo deialdia kaleratu dute antolatzaileek, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak. Saria 6.000 eurokoa izango da.

Bekari esker argitaratu diren lanen artean daude:

  • 2017: Xabier Etxeberria, Berriro itzuliko balitz
  • 2016: Katixa Agirre, Amek ez dute
  • 2015: Miren Gorrotxategi, 33 ezkil
  • 2014: Jasone Osoro, 12etan bermuta
  • 2013: Garazi Kamio, Orube abandonatuak
  • 2012: Garbiñe Ubeda, Hobe isilik
  • 2011: Itxaso Araque, Damutzen ez direnak
  • 2010: Joxean Agirre, Zwei Frauen (bi emakume)

2018an Eneko Barberenaren proiektuak irabazi zuen, eta laster ikusiko du argia lanak.

2019ko deialdiari dagokionez, honakoa aurkeztu behar dute aurkezten direnek, besteak beste:

  • a) Landu nahi duen kontakizunaren azalpena, bi mila eta sei mila karaktere bitartekoa, egoki iritzitako  ezaugarriak zehaztuz, hala nola, argumentua, egitura, luzera, estiloa, etab.
  • b) Idazlanaren lagina edo erakusgarria, hamabost mila eta berrogei mila karaktere bitartekoa, ez nahitaez kontakizunaren hasierakoa, baina bai zati bakarra osatzen duena.

Irailaren 30a arte dago lanak aurkezteko aukera, eta urriaren 31n jakinaraziko da epaia. Epaimahaia osatzen dute Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendiguren idazleek.

Informazio gehiago, baldintzen orri honetan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2019
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07