blogak

Sustatu

Natura argazkilaritza komedikoa

Naturako argazkilaritza lehiaketen berri ematen dugu tarteka (abuztuan txori-argazkilaritza lehiaketa baten berri eman genuen), eta hemen da beste bat, argazki komedikoena, benetan polita: Comedy Wildlife Photography Awards. Urri amaierara arte dago epea publikoaren kategorian botoa emanez parte hartzeko (beste sari barzuk epaimahaiak erabakiko ditu).

 

Publikoak bozkatzeko kategorian 42 irudi daude. Hona batzuk:

Kaliforniako erregetxoa, badirudi ez zaiola asko gustatu enfokatua izatea. Euskaraz, geurean bizi den antzeko espezieari erregetxo, txio eta beste izen batzuekin esaten zaio.

Behean, jarrera akaso puntu bat indiferenteagoa duen beste hegazki bat, zuloetako hontza, Ameriketan ohikoa:

Hau mina! Txinako makako baten keinua...

Ez bakarrik animalia exotikoak, hirietakoak ere balio dute lehiaketarako, hala nola Hanburgoko kaleetako uso hau:

Gehiago ikusteko eta nahiz izanez gero baten aldeko botoa emateko, hemen.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07