blogak

Sustatu

"Munduko sukaldaritza" topaketaren II. edizioa

Sukaldaritza ikastaroa baino gehiago, topaketa gune bat da. Zumalakarregi Museoak, Ormaiztegiko udalarekin elkarlanean eta Irizarren babesarekin antolatutako sukaldaritza tailerra eta herri mailako topaketa bat ere bada "Munduko sukaldaritza"

Bertan, Ormaiztegin bizi diren nazionalitate ezberdinetako sukaldeak ezagutu, hauek prestatzen ikasi eta komunitate honen berri jakin ahal izateko jarduera da. 

Bigarren edizio honi 11:00etan emango diogu hasiera Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean. Yenny Vacak Bolibiako "Salteña" eta "Picante de pollo" platerak prestatzen erakutsiko digu. Fatiha BousBAÈ eta Zahra Dourhcacheren eskutik berriz, Marruekoseko "Tajín" sukaldatzen irakatxiko digute. Azkenik, Orbela Botelhok, Portugaleko "Pastel de Belém" nola egin erakutsiko digu. 

Ekitaldiaren kartela

Topaketa/ikastaroa gazteleraz gauzatuko da. Otsailaren 27 aurretik izen ematea derrigorrezkoa da. Parte hartzea (dastaketa barne) 3€koa izango da pertsonako. Ikastaroan parte hartu gabe dastaketara datozenentzat 4€/pertsonako 2€/pertsonako murriztua. 

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07