blogak

Sustatu

MUk eta Goienak Komunikazio Campusaren 2. edizioa antolatu dute

Komunikazio Campusa antolatu dute, bigarren aldiz, Goiena Komunikazio Taldeak eta Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazio graduak. Astebete iraungo du eta goizez egingo da, Mondragon Unibertsitateak (MU) Aretxabaletan duen Komunikazio Campusean. Udalekuen helburua da gazteak modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, podcastak nola egin, sare sozialen kudeaketa… Bigarren edizio honetan, gainera, arreta berezia jarriko da telebistako platotik egindako zuzeneko podcast saioetan. Astebeteko bi txanda egongo dira: lehena, uztailaren 4tik 8ra; eta bigarrena, 11tik 15era. 

Udalekuak daude zuzenduta DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako gazteentzat. Bi txanda egingo dira, astelehenetik ostiralera: lehena, uztailaren 4etik 8ra; eta bigarrena, 11tik 15era. Biak ala biak, 09:00etatik 13:30era.

ZUZENEKO PODCAST SAIOA TB PLATOTIK

Udalekuen helburua da gazteak modu praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Horretarako, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: kamera aurrean nola jarri, fotokazetaritza, podcastak nola egin, sare sozialen kudeaketa… Aurten, gainera, arreta berezia jarriko da telebistako platotik egindako zuzeneko podcast saioetan. Ariketak egiteko, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako Campuseko baliabideak erabiliko dira: telebista-platoa, ordenagailuak eta beharrezko izango duten bestelako materiala. Horretaz gain, Goienaren Arrasateko egoitza –erredakzioa, telebistako platoa eta irratia– bisitatuko dute egun batean. 

Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte Komunikazio Campusean. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Ainhoa Vitoriak, komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak, Alex Padillak, sare sozialetan aditu eta Tabakalera eta Gazteako komunikazio teknikariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik, mojo edo eskuko telefono adimendunekin ekoiztutako ikus-entzunezkoen edukietan adituak.

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 15 lagun elkartuko dira. Izena emateko: www.labur.eus/komunikaziocampusa 

INFORMAZIOA:

  • Zer: Komunikazio Campusa 2022
  • Aurtengo gaia: Zuzeneko podcast saioa TB platotik.
  • Noiz: Bi txanda: lehena, uztailaren 4tik 8ra; eta bigarrena, 11tik 15era. 
  • Taldeak: Bi talde egingo dira, txanda bakoitzeko bat; gehienez ere, 15 lagunekoak.
  • Tokia: Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio Campusean.
  • Ordutegia: 09:00-13:30 –ordu erdiko atsedenaldiarekin–.
  • Nori zuzenduta: DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoak.
  • Izen-emate epea: 2022ko martxoaren 17tik ekainaren 17ra.
  • Prezioa: 125 euro.
  • Izen-ematea: www.labur.eus/komunikaziocampusa 
  • Informazio gehiago:
  • Antolatzaileak: Mondragon Unibertsitatea eta Goiena Komunikazio Taldea.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07