blogak

Sustatu

Mintegia: adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Industriaren Euskal Plataforma (Indeus) EAEko sustapen ekonomikorako SPRI agentzia eratzen ari den elkargune bat da. Helburua du "industriek euskaraz lan egiteko behar dituzten erramintak ahalbidetzea" eta EAEko enpresa industrialei laguntza ematea "euskararen erabilpena enpresan areagotzeko". Plataforma berri honek bere lehen ekimen publikoa iragarri du, mintegi teknologiko bat, zeina gertatuko den Basque Industry 4.0 batzarraren baitan, datorren asteazkenean (hilak 20) arratsaldez, Barakaldoko BEC-en. Gaia, Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak: aukerak eta erronkak.

Etorkizunean euskal industriak adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien alorrean izango dituen beharrak identifikatu nahi ditu Indeus plataformak mintegi honen bidez. Horretarako, bilkura hiru zatitan banatu dute:

  • Batetik, HiTZ zentroko ordezkariek (Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-taldea, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duena) azalduko digute adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak zer diren, gaur egun dauden aukerak, etorkizuna norantz doan. Alegia, marko orokorra emango digute.
  • Bigarrenik, Vicomtech eta Elhuyarreko hizkuntza-teknologien alorreko arduradunek esperientzia eta proiektu praktikoak erakutsiko dizkigute.
  • Amaitzeko, euskal industriak etorkizunean (labur, ertainean) beharko dituen baliabideak landuko ditugu enpresetako ordezkariekin batera. Horretarako, garrantzitsua izango da, beraz, enpresetan berrikuntzaz edo produktuaren hobekuntzaz arduratzen diren pertsonak ere etortzea mintegira. Alegia, gai honen inguruan zer esana izan dezaketen arduradunak.

Mintegiaren inguruko informazio orokorra:

  • Noiz: azaroak 20, asteazkena. 15:15-17:30
  • Non: Basque Industry 4.0. BEC (Barakaldo)
  • Norentzat: alor honetan interesa duen pertsona guztientzat, baina, bereziki, berrikuntza edo I+G alorreko arduradunentzat.
  • Izena emateko: jaretxabaleta (a bildua) spri.eus

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07