blogak

Sustatu

Miel Anjel Elustondo eta Enpresabidea, 2022ko Rikardo Arregi saridunak

Enpresabidea.eus gai ekonomikoen gaineko webguneak irabazi du Komunikazio alorreko 2022ko Rikardo Arregi Kazetaritza Saria. Eta Kazetaritza titulua duena, aldiz, Miel Anjel Elustondok, Berria egunkarian argitaratutako "Tonban ehortzirik" erreportaje sortagatik, hildako euskaldun ezagunekin asmaturiko elkarrizketa sorta bat. Iaz ere sari bererako hautagai izan zen Elustondo RAKS sarietan, Berrian argitaratutako Zozoen elean elkarrizketa sortagatik orduan.

Elustondoren lanean, zera apreziatu zuen epaimahaiak hautatu zutenean finalista izateko: "Dokumentazio lana, pertsonaiarekiko hurbilketa eta egiantzekotasun formala nabarmentzen dira fikzioaren eta kazetaritzaren arteko mugak hausten dituen sail honetan".

Aipamenarekin geratu da Kazetaritza saileko beste hautagaiak, honako finalistak hain zuzen:

Komunikazio alorrean, Enpresabidea.eus izan da saria eraman duena. agerkari ekonomiko digital berria da, aurten bertan apirilean jaio zena, "bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezialializatuta, euskaraz egina eta lurraldean errotua" emateko asmoarekin. Viaempresa.cat proiektu katalanaren euskarazko ispilua da Enpresabidea, eta Bilbon eta Donostian bi erredakzio ditu, eta enpresa gisa eratua da, egoitza Donostian edukiz. Agerkariaren koordinatzailea Nico Cuenca Beristain komunikatzailea da.

Komunikazio alorrean aipamenarekin geratu dira beste finalistak:

Era berean, gaur Andoainen izan den ekitaldia Ohorezko Mugarri sariak eman dizkiete Elixabete Garmendia kazetariari eta Patxi Baztarrikari, euskararen normalizazioko langile hainbat urtean eta RAKS sari hauen sustatziale baita ere.

jatorrizkoa ikusi

2013-2023
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07