blogak

Sustatu

Mi Are eta bere liburu fantastikoa

Euskaraz txiokatzen duen pertsona bazara, aukerak dituzu azken egunotan Mi Are 44 delako baten txio sustatuak edo propagandakoak ikusteko. Nonbait, Mikel Aretxabaleta delako baten lan bat sustatzera datoz, eta pertsonalki ordainduak izango direla uste dugu.

 

Mezu horietako batzuek Amazonen salgai dagoen liburu bat aipatzen dute, baina ez esteka batekin, irudi bitxiekin baizik (goian, ilustrazio gisa). Adibide parea: bat,bi

Mezueotan estekarik agertu ez arren, bilatu dugu, eta liburu hori ba omen dago Amazonen, bai.Hemen.

169 euro balio ditu erosketak.

Liburuaren aurreikuspen bat lor dezakezu bertan sartuz gero, eta han argazki batekin ageri da, Mikel Aretxebaleta bera (uste dugunez), Gasteizkoa eta 1977an jaioa nonbait, eta bertan dioenez, ingeniari aeroespaziala.

Marrazki naif samarrak eta prosa fantastikoa nahasten diren zerbait dela ematen du. Hau guztia arte ekimena, txantxa, edo laguntza behar duen pertsona baten kasua den ez dakigu, baina salmentarik lortu ezean, diru dexente gastatzen egon daiteke Twitterren Mi Are delakoa.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07