blogak

Sustatu

Matematikari Euskaldunen Topaketa eta UEUren beste jarduera batzuk

2013an antolatu zuen UEUk Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Honezkero bidea egina du jarduerak, eta deialdia luzatu da aurten 4. edizioa egiteko (Matetop IV). Era berean, hurrengo egunetan hainbat ikastaro eta jarduera abiatu ditu UEU.

Matematikari Euskaldunen IV. Topaketari dagokionez, jardunaldiak egun bakarrean egingo da, uztailaren 10ean, Eibarren, 2020ko Udako Ikastaroen barne eta Markeskoa egoitzan. Hasteko, aurkezpen-hitzaldi bat izango da eta ondoren komunikazioak. Jardunaldiak amaitzeko, tailer bat izango da.

Gaiak ez daude itxita oraindik, eta aurkezpenak bidaltzeko deialdia irekia dago, martxoaren 23a arte. Aurkezpen bakoitza egiteko 15 minutu ingurukoa izango dira, eta beste bost minutu galdera-erantzunetarako. Informazio gehiago, hemen.

Matematikari Euskaldunen Biltzarrerako bezala, Informatikari Euskaldunen Biltzarrerako ere deia zabalik dago, hemen informatu genuen bezala.

Hurrengo asteetan izango diren Udako Euskal Unibertsitatearen beste jarduera batzuk:

  • Soziolinguistikan, Hiztegi Txikia deritzoten hitzaldi zikloan hitz hau tokatzen da: Jarrera. Eta horretarako, bi hitzaldi Gasteizko Oihaneder etxean, martxoaren 31n, 19.00etatik aurrera: "Ondarroako nerabeen hizkuntza ohiturak sare sozialetan” (Jon Fernandez San Martin) eta "Ezkerraldeko gazteen hizkuntza jarrerak" (Olatz Zuazo). Hemen informazio gehiago.
  • Lakota hizkuntzari buruz mintzatuko da Aitor Esteban EAJko bozeramailea Madrileko Kongresuan, martxoaren 16an, astelehenarekin; Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean, Hitza Adina Mintzo ikastaroaren barruan. Sioux edo Lakota herriaren hizkuntza amerindiarra da, bai, hitzaldiaren gaia.
  • Jardunaldi feminista, martxoaren 28an: Kultur kritika feministaren begirada, euskal kultur sorkuntzaren gainean.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07