blogak

Sustatu

Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, hitzaldi sorta

Datorren hilabetean, azaroak 11, beteko dira 100 urte Martin Ugalde jaio zela Andoainen. Idazle, kazetari eta euskaltzale handiaren omenez, Ugalderen jaiotzaren mendeurreneko hitzaldi sorta antolatu da eta aste honetan izango da lehena, ostegunean, bere izena daraman Kultur Parkean, Andoainen.

Hitzaldi guztiak streaming bidez emango dira Youtuben, beheko egitarauan bakoitzari dagokion esteka daukazue.

Andoaingo egitaraua

Andoaingo ekitaldi guztiak Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan.

  • Urriak 14, osteguna. Nerea Azurmendi: Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria https://youtu.be/bH2CL2zxZyA 
  • Urriak 21, osteguna. Iñaki Uria: Martin Ugalde eta Euskaldunin Egunkaria https://youtu.be/iODbh8wyJkc 
  • Urriak 28, osteguna. Laura Mintegi (Euskal PEN): Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik https://youtu.be/zNhsNkabwzk 
  • Azaroak 4, osteguna. Anjeles Iztueta: Martin Ugalde eta politika https://youtu.be/G5 HtclMm6zM 

Donostian

Donostiako Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo aretoan, Literaktum jaialdiarekin elkarlanean, hitzaldi gehigarri bat izango da.

  • Azaroak 8, astelehena, 19:00etan. Anjel Lertxundi: Martin Ugalde: Exilioak eta lente hizkuntzak, ahulenak gogoan  https://youtu.be/GakqulPJD8g

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2021
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07