blogak

Sustatu

Mario sagako Nintendoren joko onena, Kart 8 Deluxe, euskaratuta

Game Erauntsia jokalari elkarteak Mario Kart 8 Deluxe lasterketa-jokoa euskaratu du. Mario pertsonaiaren bigarren jokoa da euskaraz duguna (bueno, testuan azaldutako xehetasunekin 3.a ere esan daiteke), Super Mario Bros 2 2020an euskaratu baitzen. Bada aldea bien artean, orduan euskaratutako 1988ko sistema baterako eta estetika batekin egina zen; joko berria 2014koa da eta 2017ko bertsio bat da euskaratu dena, eta Game Erauntsiaren arabera, gainera, Marioren sagako 30 urtetako produktu txukunena da. Mario Kart 8 Deluxe Nintendo Switch makinan joka daiteke, edo ordenagailu batean emulatzaileen bidez.

Menuetako testuak, hainbat irudi eta testura, lasterketak jokatzerakoan agertzen diren “Hasi!” edo “Zorte Txarra!” bezalako testuekin, eta beste hainbat elementuren itzulpena gauzatu, eta gero horiek jokoan sartu dituzte. Horretarako, kanpoko laguntza izan dute Game Erauntsikoek: Mario Kart Translation Project-eko Atlas kidearen laguntza ezinbestekoa izan da irudi berriak sortzerako orduan.

Era berean, duela aste batzuetako beste euskaratze bat ere lagungarri izan da proiekturako, Doremi euskal gamerrak euskaratutako Mario Kart Wii tarteko proiektua

Mario Kart 8 Deluxe euskaraz jokatzeko, dela Switcharekin edo Yuzu eta Ryujinx emulatzaileetan, jaitsi beharreko fitxategiak eta instalatzeko instrukzioak hemen

Euskaratutako bideojokoen katalogoak aurrera jarraitzen du, eta hemen du bilduma Game Erauntsiak

Ikus gameplay hau joko euskaratuarekin:

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07