blogak

Sustatu

Lurrama 2019 Biarritzen, klima aldaketa ardatz

Lurrama topaketa Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu zuen 2017am, laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko: gizonak eta natura errespetatzen dituen laborantza. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta datorren asteburuan izango da Miarritzen. "Lurramak, ehunka laguntzaileen lanari esker, gomitatzen zaitu, erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giroan parte hartzeko!"

Aurtengo goiburu eta gaia zera da: Klima, bizia da. Lurramako antolatzaileen aburuz, "klima nahasmenduak mehatxatzen gaitu (lehorte-ekaitzak-goseteak-jendalde lekualdatzeak...). Berotzearen ondorioak kaltegarriak izan daitezke naturarentzat, bainan ere jendartearen biziarentzat. Badakigu giza jarduerak egoera hortara eraman gaituela. Laborantzak ere mail hortan eragin du, laborariak lehen biktimak bilakaraziz."

Gaiaren inguruan gogoeta egiteko, honako mintzaldiak antolatu dituzte:

Gonbidatuen artean, lehen mailako bi pertsonaia:

  • Valerie Masson Delmotte. Fisikari eta klimatologoa. 2018an, Nature aldizkariak hamar zientzialari garrantzitsuenen artean izendatu zuen. GIECeko (Klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldea) kolehendakaria da.
  • Pierre Sardo, italiarra, Slow Food mugimenduaren sortzaileetakoa eta Bioaniztasuna Fundazioko presidentea.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07