blogak

Sustatu

Loreak Belaunetan: dokumentala sortzaile gazteen etorkizunaz

Loreak Belaunetan Lanartea elkarteak prestatu duen dokumentala da. Ikus-entzunezkoaren muina: zazpi sortzaile euskaldun gazte, etorkizunean, nagusitan, profesionalki artista edo sortzaile izan ahal ote diten hausnartzen. Euskararen Langile Profesionalen Elkartea da Lanartea, eta sektore profesional honen lan baldintza eta irteerez kezka eta hausnarketa bideratzen ari da duela bi urte inguru sortu zenetik. Gaur da dokumentalaren aurrestreinaldia.

Dokumentalaren protagonistak dira:

  • Oihana Arana poeta eta bertsolaria;
  • Amets Aranguren musikaria;
  • Kattalin Barcena artista plastiko eta musikaria;
  • Dom Campistron irudigilea;
  • Ekain Ibarguren aktore, pailazo eta malabarista;
  • Iker Maguregi zinemagile eta musikaria,
  • Maddi Ane Txoperena kazetari, idazle eta bertsolaria.

Ideia eta elkarrizketak zuzendu ditu Amagoia Gurrutxaga kazetaria eta Lanartea elkarteko liberatuak. Ekoizpen propioa da Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibren laguntzarekin egina, 39 minutu dirauen lana da. Dokumentalaren zioa honela aurkeztu du Lanarteanek: "Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere."

Bi aurre-estreinaldi prestatu dituzte aste honetarako:

  • GAUR, astelehena, ekainak 20, Donostian. Teila Fabrikan, 18:30ean.
  • 2ETZI, asteazkena, ekainak 22, Bilbon. Bira kulturgunean, 19:30ean

Lanarteari buruz ezagutzeko, ikus beren webgunea Lanartea.eus , eta beren erreibindikazioen berri jaso zuen Sustatuko artikulu hau.



jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07