blogak

Sustatu

Loraldia 2020, "Hamaika desira" eta Iparragirre

2020ko Loraldia Bilboko euskarazko sormenaren jaialdiaren 20. edizioa izango da.  martxoaren 10a eta 29a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Hamaika desira! izango da eta, Lorezain edo babesle gisa izena emanez gero, aurten abantaila extrak izango dituzu.

Euskal eszenako hainbat sortzaileri auker eskaintzeaz gain, produkzio propioak ere egiten ditu Loraldiak, eta aurtengoaren gaia Iparragirre musikari eta kantaria da. Iparragirre - Bihotzeko Joxe Mari ikuskaria Tanttaka, Demode Quartet eta Loraldiaren arteko ko-produkzioaz sortu da. Iparragirreren ondareari hautsa kentzeko sormen artistikoa aurkeztuko dute martxoaren 11n Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarainek Arriaga Antzokian, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean. Iparragirrek ezagutu zituen emakumeen ikuspegia eszenaratuko dute eskutitzen bidez; eta testuekin batera Iparragirreren kantak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek, Angel Unzu kitarra jolearen eskutik. Hortaz, fikzio gutunez osatutako kontzertu eszenikoa izango da.

Programaren gainerako osagaiak ikusteko, adi programazioari eta aurkezpeneko prentsa-oharrari.

Bestalde, Loraldiaren 6. edizioan babesle edo Lorazainek aukera bereziak izango dituzte:

  • Sarrerak merkeago erosteko aukera webgunetik.
  • Martxoaren 20an, LORAZAIN EGUNA: Ekintza berezia prestatu dute Lorazainentzat eta iluntze horretan MUDA. THIERRY BISCARYren ikuskizun berrirako doako sarrera izango dute.
  • Martxoaren 20an, ARDO GAZTA DASTA KANTA ekintzarako lehentasunezko sarrera, plazak mugatuak baitira.
  • Martxoaren 27an, Nazioarteko Teatro Egunean, TEATRO-AFARIA egingo dute. Lorazainek lehentasunezko sarrera izango dute, plazak mugatuak baitira.

Aurreko ekitaldietan bezala, Bilboko hainbat puntu eta aretoan garatuko da aurtengo Loraldia.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07