blogak

Sustatu

Literatura eta ondarea, hitzaldi sorta Gernikan

Literatura eta ondarea hitzaldi sorta antolatu dute Gernikako Euskal Herria Museoan. Literatur lanetan ondareak duen tokiaz hausnarketa egitea da koska. Irakurtaldi bat proposatu da hilean behin, haren inguruan aurkezpena eta kolokioa antolatzeko. Otsailaren 18an hasiko da egitaraua, Kirmen Uriberen "Bilbao-NY-Bilbao" ardatz hartuta.

Hauxe da egitaraua. Presentzialki oharra duten ekitaldietan, autorea bera presente egongo da museoko solasaldian.

  • Otsailak 18. Kirmen Uriberren "Bilbao-NY-Bilbao"
  • Martxoak 11. Toti Martínez de Lezearen "Urak dakarrena". Presentzialki.
  • Martxoak 25. Miren Agur Meaberen "Nola gorde errautsa kolkoan". Presentzialki.
  • Apirilak 22. Bernardo Atxagaren "Markak" da,
  • Maiatzak 22. Martha Gellhornen "Pazkoa aurreko gaua", kasu honetan Edorta Jimenezek komentatuta eta dinamizatuta.
  • Ekainak 17. Julen Belamunoren "Hotz industriala - Ahaztutako pintoreak". Presentzialki.

Topaketak arratsaldeko 17:30etan izango dira eta bertara joateko aldez aurretik hitzordua hartu behar da hil bakoitzaren hasieran 946 255 451 telefonora deituz edo euskalherriamuseoa (a bildua) bizkaia.eus helbidera idatziz.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07