blogak

Sustatu

Literatur Kibiztak, LGTBQ gaiei buruzko gogoetak Zarautzen

Zarauzko Kibizta LGTBI+ taldeak literatura zikloa hasiko du herrian, Garoa liburudendan asteartero hitzaldi eta abarrak egingo dituzte, 19.00etan, martxoaren 3an hasita. Literatur Kibiztak deitu diote zikloari.

Hauxe da egitaraua:

  • Martxoak 3, 19.00etan. Buztinezko etorkizuna irakurraldi musikatua, Itxaro Bordaren eskutik, IbonRG musikariarekin, irakurketa girotzen sintetizadore hotsez.
  • Apirilak 7, 19.00etan. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen; liburuaren aurkezpena autorearekin: Kattalin Miner. Memoria intimoa eta transfobiaren salaketa politikoa biltzen dira lanean.
  • Maiatzak 5, 19.00etan. Aterkiak, hiriak eta zauriak goiburuarekin, hitzaldia Ibon Egañaren eskutik. Zera da gaia: Euskal nobeletako LGTBQ bizitzak. Horien gaineko ibilbide orokor bat egingo du kritikariak, zer irudikapen egin diren, zer ikuspegi eta zer gai landu diren...
  • Ekainak 2, 19.00etan. Lerro etena, liburua aurkezpena, Angel Erro autorearekin. 2004 eta 2018 bitarteko bere egunerokoen pasarteak eta garai bereko beste zenbait testu pertsonal biltzen ditu liburuak: kultur giroari buruzko gogoetak, literatur inguruko txutxumutxuak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak....

Hitzaldi guztiak, Zarauzko Garoa liburudendan (Trinitate, 7).

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07