blogak

Sustatu

Lehiaketa bat Liburuaren Eguna ospatzeko!

Lehiaketa antolatu dugu EIZIEn Liburuaren Eguna ospatzeko. Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu! Apirilaren 23a da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Eta 23a arte, igandera arte, dago epea lehiaketan parte hartzeko.

Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko 10 galdera prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru erantzun posible gehitu dizkiogu.

Bi sari banatuko ditugu, bi zozketa eginez:

1) Galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.

Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.

2) Parte-hartzaile guztien artean.

Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.

Parte hartzeko epea: 2023ko apirilaren 20tik 23ra (biak barne).

Joan GALDETEGIRA.

Zalantzarik izanez gero, hemen dituzue pistak: EIZIEren webgunean eta Nor da Nor datu-basean. Erantzun guzti-guztiak ez dituzue hor topatuko, baina bai gehienak.

EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko dugu zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diegu, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.

Anima zaitez, eta anima itzazu ingurukoak ere!

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07