blogak

Sustatu

Lapurdiko geografian inspiratu ote zen Boris Johnson?

Duela astebete pasatxo gertatu zen anekdota Biarritzen, Boris Johnson bertan zela. Miramar hondartzan bainatu zen, eta Arroka Biribila deritzon uharteari bira eman zion igerian. Uharteak espero gabeko zuloa zeukala esan zien gero kazetariei: "Hemendik ez dirudi, baina horko uharte horrek zulo handi bat dauka eta bertatik igaro daiteke. Brexitaren bideak ere zaila dirudi, baina zirrikitu bat egongo da pasatzeko". Hortik aterako ote zuen ideia Johnsonek Westminsterreko parlamentua aldi baterako ixtearena? Zirrikitu eta pasabide legala Biarritzen ondorio ote?

Tira, ez dugu hori pentsatzen. Zirrikitu konstituzionala, polemika handia eragiten ari dena Erresuma Batuan, aurretik izan behar zuen prestatua. Hala ere, Biarritzen zenerako, parlamentua ixtearena pentsatua bazuen, metafora "aurreabisu ezkutu" gisa erabili zuela pentsa daiteke. Ez duzue ikusten uharteko zuloa, ezta? baina egon badago, zulo bat dago, eta bertatik igaro daiteke...

Nazioarteko lehen bidaia ofizialean izan zen Boris Johnson Euskal Herrian, Biarritzeko G7 gailurrean, duela 10 egun, lehen ministro izendatu eta gutxira, Johnsonen igerialdiaren irudirik ez dago, baina prentsan argitaratu zen jandarmen itsasoko unitateek jarraitu zutela segurtasuna emateko, eta eman egin ziola bira uharteari igerian. Arroka Biribila Miramar hondartzatik gertu dago, eta segun ze puntutatik ez da ikusten nolako arku naturalak egiten duen haitzak uraren gainean.

Igerialdiaren ondoren, prentsa-agerraldia egin zuen Arroka Biribilaren aurrean, eta anekdotaren eta metaforaren berri eman zien kazetariei.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07