blogak

Sustatu

KSI 2020 deialdia: sormen industrietan teknologia integratu

KSI Berritzaile programaren deialdi berri bat ireki du Eusko Jaurlaritzak. Kultura eta sormen alorreko enpresetan produktu teknologikoak integratzea laguntzea helburu duen programa bat da, 2017. urtetik martxan dagoena. KSI siglak esan nahi du Kultura eta Sormenaren Industriak.

Era honetako enpresa edo ekimenei dago irekia deialdia:

  • Arte eszenikoak (antzerkia eta dantza)
  • Musika
  • Kultura Ondarea (museoak, artxibategiak, kulturaguneak, galeriak)
  • Hizkuntzaren industriak
  • Ikusizko arteak (pintura, eskultura, argazkigintza)
  • Eskulangintza
  • Argitalpenak eta medio inprimatuak
  • Ikus-entzunezkoak (zinema, telebista,irratia, Internet)
  • Bideojokoak
  • Eduki digitalak (aplikazioak, eduki-softwarea)
  • Diseinua (produktuena, grafikoa, barruena, urbanoa)
  • Arkitektura
  • Moda (moda-osagarriak barne)
  • Goi-gastronomia (sorkuntza eta diseinua)
  • Publizitatea eta marketina

Laguntza edo ekarpen teknologikoa eskaintzen dute Tecnalia edo Vicomtech zentro teknologikoek, eta hauetariko bakoitzak informazio jardunaldi bana antolatu du, eskaintzan dauzkaten ideiak eta teknologiak aurkezteko. Vicomtecheko jardunaldia izango da mnartxoaren 24an beraien Donostiako Miramongo egoitzan (eman izena idatziz mtlinaza [a bildua] vicomtech.org helbidera) eta Tecnaliaren jardunaldia beraien Derioko egoitzan izango da martxoaren 27an (izena eman hemen).

Bi zentro teknologikoen eskaintzan dituzten teknologien artean, honakoak: multimedia edukien prozesamendua; datuen analitika; hizkuntza-teknologiak; ordenagailuzko grafikoak; konputazioa mugikorra; errealitate gehitua eta birtuala.

Informazio gehiago, hemen. Eta izen-emateak formulario honetan.

jatorrizkoa ikusi

2013-2020
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07