blogak

Sustatu

Koronabirusaren inguruko informazioa atzitzeko lehiaketetan, euskal proiektuak

TREC-COVID izeneko garapen proiektuen lehiaketa jarri du martxan AEBetako erakunde talde batek, eta Elhuyarren Ikerketa eta Garapena (I+G) adarrak lehiaketako bigarren txandara igarotzea lortu du, aurkeztutako proiektuetan oraingoz 5. bilatzaile onena dena egin dutelarik. Era honetako beste lehiaketa batean beste arrakasta bat lortu zuen duela aste batzuk IXA taldeak.

TREC-COVID izeneko TREC parteak esan nahi du Text REtrieval Conference, urtero egiten den biltzar bat, testua erauzteko tekniken ingurukoa. Aurten egin dutena lehiaketa hau da, non testua erauzteko COVID-19 gaitzari buruzko datubase bat hartzen den oinarri: CORD-19 delakoa.

CORD-19 da Covid-19 Open Research Database, COVID-19aren inguruko Ikerketa Datubase Irekia. Haren logoa jarri dugu ilustrazioan.

Hain zuzen ere, Koronabirusaren krisiak eragin duen kontuetako bat da ikerketa piloa ari direla argitaratzen, eta ez dagoela osasungintza aditu edo profesionalik denak jarraitu, irakurri eta prozesatuko dituenik. Horregatik, prozedura informatikoak, bilaketa bidez funtsezko informazioa arakatu eta lortzeko, funtsezkoak dira. Halako bilaketa prozesuetan nabarmendu da, oraingoz, Elhuyarren tresna hau. Hona beraien iragarpena.

IXA taldearem lanak ere CORD-19 datubase erraldoi horretan egiten zuen arakatzea, eta kasu hartan, lengoaia naturalean (ingelesez kasu honetan) egindako eskaeretan lortutako emaitzak saritu zituzten.

 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07