blogak

Sustatu

Koronabirus test kopuruak jakinarazi dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako

Covid-19 gaitzaren test kopuruaren berri ez dute agintariek eman Euskal Herrian martxoaren 19a arte, eta bakarrik, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoan. Datuak PDF bidez banatzen hasi da Osakidetza eta modu prozesagarri batera bihurtu ditu CodeSyntax-ek, Sustatu egiten duen enpresak: hemen datuen orrian, koronabirus testak EAEn. Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko datuak ezagutarazten badira, CodeSyntax saiatuko da eguneratzen.

Atzoko eguna da datuetan azkena, eta 4.751 test egin ziren atzo arte. Egunetik egunera test gehiago egiten ari da Osakidetza eta atzokoan 717 izan ziren, zeinetan 273 izan ziren positiboak (hau da, gaitza dute pertsona horiek), eta 444 ez-positiboak (terminologia hori erabiltzen dute osasuneko profesionalek).

Taula hauetan argituriko datuak test kopuruari dagozkionak dira, kritikotzat jo baitu Munduko Osasun Erakundeak testak ugaritzea. Pandemiari buruzko beste datu batzuk, heriotzak adibidez eta Euskal Herris osoari dagozkionak, euskaraz eta txukun, Berrian.

Lehen begiratu gabean atentzioa deitu digu Araban positibo kopurua gutxi-gorabehera egindako testetan erdiak direla. Gipuzkoan, kontrastez, analisaturiko pertsonen %20 edo %25 ari dira positibo ematen bakarrik. Bizkaian tarteko egoera batean daude, baina test gehien han egiten ari dira. Lehen begiratu batean intzidentzia hain handia izanik Araban, iruditzen zaigu agian herrialde honetan biderkatu behar direla testak... baina gu ez gara adituak. Ikus Arabako azken 10 egunetako datuak:

Ikus test datuak CodeSyntax-en webgunean, kontuan izan eguneratzen joango direla Osakidetzak bere datuak argitu ahala.

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07