blogak

Sustatu

Korodata informazio bot euskalduna berritu egin da

Abuztu hasieratik dabil martxan Korodata ekimena, euskaraz Twitter eta Telegram bitartez, Covid-19 pandemiaz informatzen duen bot edo zerbitzu automatizatua. Urri erdialde honetan, aldaketekin dator. Batetik bere kolore kodeak eta graduak bateratu egin dira Eusko Jaurlaritzako eskalarekin, eta bestetik Telegram harpidetza aberastu egin da menu aukera berriekin, eta probintziaka emandako datuekin. EAEko datuekin dabilen aplikazioa izanik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako funtzionatzen du Korodatak.

Datuak Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituenak dira, buletin honetan agertzen den eskala erabiliz, eta azken aldian garrantzitsutzat jo den faktoreari begiratuz, zenbat PĈR positibo izan diren azken bi asteetan 100.000 biztanleko.

Tamalez, gorritasunera gero eta gehiago jotzen dute datuek, eta hor duzue gorago ilustrazio nagusi gisa Telegram harpidetzaren bidez Korodatak Gipuzkoari buruz eman digun azken grafikoa.

Telegrameko Korodata kanalak (T.me/korodatabot), menu bidezko aukerak ematen ditu. Herriz herriko grafiko bat eska dezakezu, edo EAE osokoak zein probintziakoak. 

Probatu eta erabili, Twitterren: https://twitter.com/korodata 

eta Telegramen: https://T.me/korodatabot 

jatorrizkoa ikusi

2013-2024
Blogetan! Blog izarren bila

AZKUE FUNDAZIOA
Agoitz plaza 1, 48015 Bilbo, Bizkaia
Tel. 94 402 80 81 - Faxa. 94 405 24 07